Ongi etorri mutil gazte baten sexualitatearen blog-era. Hemen nere esperientzia, pentsakera, eta hausnarketak irakurri ahal izango dituzu sexuaren inguruan.

Blog dibertigarri eta lizun bat egiten saiatuko naiz. Eta horretarako zuen laguntza behar dut, beraz ez ezazue ahaztu webgune hau!

  • Dos rombos: Sexuari buruzko zalantzak.
    Ostegunean.

  • Filme pornoa.
    Ostirala eta larunbatean.

  • Inspectores del sexo: Bikoteentzako laguntza.
    Igandean.
  • Playboy TV: Erotismoa.
    Astegunetan.
  • Filme erotikoa.
    Larunbatean.

  • Filme pornoa.
    Ostiralean.

  • Filme pornoa.
    Ostirala eta larunbatean.

  • Todos a cien: Sexuari buruzko zalantzak.
    Larunbatean.
  • Mangapolis: Manga erotikoa.
    Larunbatean.

Begiratu emankizunen ordua egunkarian. Beste emankizunik ezagutu ezkero, ipini nerekin harremanetan zerrendara gehitu ahal izateko.

Powered by Blogger


2007-05-09

Eskerrik asko!

Lehenik eta behin eskerrik asko lehenengo egunetik nere bloga irakurri duzuen guztioi, bihotz-bihotzetik.

Urte bat baina gehiago aritu naiz talaia honetatik sexuari buruz hizketan, fantasia eta esperientziak kontatzen, kezka eta albisteen berri emanez, pornoaren munduan zer mugitzen den azalduz, lehiaketatxoak eta jokoak proposatzen... Eta agur esateko garaia heldu da.

Lan konpromezuak direla medio ezinezkoa zait blog hau behar-bezala eguneratzea eta merezi duen kalitatearekin mantentzea. Hortaz, eta erabakia hartzea benetan kostatu baldin bazait ere, blog hau ixtea erabaki dut.

Espero dut, zuek nere bloga irakurtzen, nik idazten eta zuekin solasean bezain ondo igaro izana.

Hau da Zakilatente'ren azkenengo mezua. Gutxi gora behera hilabete batetan zear blog'a irekita jarraituko du, nahiz eta ez dudan ezer gehiago idatziko. Ekaineko lehenengo asteetan mezu guztiak ezabatu eta betirako itxiko dut.

Zakilatente
2005'eko azaroa - 2007'ko maiatza

Esperientzia benetan aberasgarria izan da. Eskerrik asko!

Sakatu hemen E-Muleren bidez azkenengo bideoa jeisteko.

Hartu bi minutu eta utzi iruzkin bat arren. Irakurritakoa gustoko izan baduzu, gehiago idaztera animatuko nau zure mezuak. Gustokoa izan ez baduzu, aurrerantzean hobeto egiten lagunduko didazu.


2007-04-22

Rebeca Linares

Euskal Herriko porno industria txikia edo ikusezina da; porno aktoreen kopurua ez da askoz handiagoa. Azkenaldian arrakasta erlatibo bat lortzen ari den euskal porno aktore bat Rebeca Linares donostiarra da.

1983. urtean Donostian jaio zen Rebeca, langile familia batetako alaba. Pornoan hasi baina lehen kable lantegi batetan, supermerkatuko saltzaile, aluminio arloko langilea eta baita dentista baten laguntzailea ere izan zen.

Gaur egun eszena batzuk eginez lehen hilabete oso batetan jasotzen zuen soldata irabazten du.

Rebeca Linares'ek porno industrian egindako sarrera suziri bat baina azkarragoa izan da. 2005. urtean hasi zen Milkyway ekoiztetxearekin. Urte t'erdiz esnebidekoekin lan egin eta gero bere merkatu naturaletik, Espainiatik, ateratzen hasi zen (Frantzian edo Txekiar Errepublikan egin ditu filmeak). Gaur egun Estatu Batuetan egiten du lan.

Bere izena E-Mule'en sartu ezkero donostiar antzezle honen bideo piloa ikusi ahal izango ditugu. Ez al du morboa ematen bertakoa dela eta adinarengatik gure ikaskidea izan zitekeela jakiteak?

Sakatu hemen E-Muleren bidez azkenengo bideoa jeisteko.

Hartu bi minutu eta utzi iruzkin bat arren. Irakurritakoa gustoko izan baduzu, gehiago idaztera animatuko nau zure mezuak. Gustokoa izan ez baduzu, aurrerantzean hobeto egiten lagunduko didazu.


2007-04-21

Espetxera telefono zenbakiak solasgune batetan jartzeagatik

Albistea gainetik irakurri dudanean gaztetxo baten bihurrikeri bat baino ez zela pentsatu dut. Ez da horrela baina, badirudi gizon honek bere urteak badituela eta: "Bost urtetako espetxe zigorra Ermuko gazte batentzat bere lankide batzuen telefono zenbakiak sexuari buruzko solasgune batetan ipintzeagatik" dio atzoko El Diario Vasco egunkariak.

Antza denez zigortutako gazteak (Marcos izena omen du), Gipuzkoako anbulantzia entrepresa batetako bere bi lankideek greba batetan parte hartu ez zutela eta, mendeku moduan, bere bi telefonoak sexuari buruzko solasgune batetan ipini zituen, bi neska hauen nortasuna hartu eta larrua jo nahi zuela esanez. Bi neska hauek, jasotako deiekin harrituta, salaketa jarri eta interneten utzitako aztarnek polizia beraien lankidearen ordenagailuraino eraman zuten.

Albiste honen ikasbidea: kontuz interneten egiten duzuenarekin, dena errejistratuta gelditzen da eta.

Sakatu hemen E-Muleren bidez azkenengo bideoa jeisteko.

Hartu bi minutu eta utzi iruzkin bat arren. Irakurritakoa gustoko izan baduzu, gehiago idaztera animatuko nau zure mezuak. Gustokoa izan ez baduzu, aurrerantzean hobeto egiten lagunduko didazu.


2007-04-14

Natxo Allende, "Torbe"

Natxo Allende. Torbellino. Torbe. Zuetako askok La Sexta'ren "Sabías a lo que venías" programan ezagutuko baldin baduzue ere, luzea da Torberen itzala. 1969. urtean Getxon jaioa eta Opus Dei'ko ikastetxe batetan 18 urte arte ikasia, freak pornoaren jaungoikoa da gaur egun.


Bukkake bilerak edo kamiseta probokatzaileak saltzen hasi baina lehen ordea, Torbe showman hutsa izan zen, freak sormen iturri hutsa: hamaika telebista lehiaketetan parte hartu du, zapping'etako historiara pasa diren eszena freakiak egin ditu, abeslaria izan da (Torbellino izena "Miles de Albañiles" musika taldean zuen ezizena zen), aldizkari bat sortu eta zuzendu du ia hamarkada batez (La Comictiva, 1994. urtetik, Alex de la Iglesiarekin, besteak beste), eta zineman ere agertu da, besteak beste. Filmeok Torrenteren bigarren eta hirugarrengo zatiak izan ziren, La Sexta'ko programaren kasuan bezala, Santiago Seguraren eskutik. Azkenengo honen baimenarekin gainera Torrente X ere egin du.

Telebilbaon maiz atera ostean jasotako ospeaz nekatuta, Madrilen negozioak egin eta dirua erraz irabazteko aukerak seduzitua, Euskal Herriko giro itxi eta atzerakoiaz nekatuta, eta airez aldatzeko gogoak bultzatua, orain urte batzuk dena utzi eta Bilbotik Madrilera joan zen.

1995. urtean hasi zen Natxo interneten nabigatzen. Internet suposatzen zuen iraultzaz liluratuta internet zale amorratua bilakatu zen. Lehenik #bilbao solasgunean txortan egiteko neskak bilatuz eta geroago sexuari buruzko webgune txiki bat eginez, publizitate moduan sartzen zituzten dialer pare batzuekin, hilean garaiko milioi bat pezeta (6.000 euro) irabaztera iritsi arte.

Gaur egun, El Correo egunkariaren arabera hilero 60.000 euroetatik gora fakturatzen dituen egunero 100.000 sarreretatik gora dituen Putalocura.com webguneari esker barre egiteko pornoa saltzen du argazki, kamiseta, SMS edo bideo euskarrietan.

Bilboko nesken erruz sartu omen zen Torbe pornogintzan. Bere esanetan Euskal Herriko neskak "emakumezkoen gorputzean sartutako gizonak" omen dira eta gure gizartean bere ustetan dauden kultur tabu eta bizimodu kontserbadorearen ondorioz ezin omen zuen berak nahi beste Botxoan txortan egin: egunean lau aldiz masturbatzen omen zen!
Eta nahi beste larrutan egiteko aukera bakarra, porno aktore (eta entrepresari, gaur egun) izatea beste aukerarik ez zuen topatu.

Gaur egun Dominikar Errepublikan ezagututako 19 urteko neskatila batekin ezkonduta dago. Bizpahiru egun baino ez omen zituen behar izan maitemindu eta elkarri betirako maitasuna aitortzeko.

Natxo Allenderen lan biografia istilu eta arrakastaz beteta dago. Hain bilakatu da ospetsu Wikipedian ere artikulu bat ireki zutela bere bizitza kontatuz. Arrakasta handirik gabe, eztabaida oso luze baten ondorioz ezabatzea erabaki baizen.

Bere esanetan arriskatzen ez duenak ez du ezer irabazten; hori dela eta bere egitasmoak aurrera eramateko justiziaren mugen ertzean jolasteko beldurrik ez du izan. 90. hamarkadaren amaieran cyberokupa bilakatu zen metrobilbao.com webgunea okupatuz Bilboko metroan segurtasun zaindari batzuekin izandako istilu bat salatzeko. Aurreko urtean Torrelavegako Udalak egindako salaketaren ondorioz Torbe atxilotu zuten bere webgunean Kantabriako hiri horretako emakume guztiak itsusiak zirela salatu ondoren. Eta azkenik, eta orain hilabete batzuk, poliziak Natxo Allende atxilotu zuen asteburu batez Madrilgo Barajas aireportuan bere filmeetako batetan 16 urteko neska batek, bere borondatez eta txortaldi bakoitzeko 300 euroen truke, parte hartu zuela jakindakoan. Badirudi Torberi nortasun agiria eskatzea ahaztu zitzaiola...

Hau da Natxo Allende. Getxotik, larrua jo nahian irten zen gaztetxoa; Espainiako pornoaren iraultza garatzen ari den arrakastazko entrepresari eta sortzailea.

Sakatu hemen E-Muleren bidez azkenengo bideoa jeisteko.

Hartu bi minutu eta utzi iruzkin bat arren. Irakurritakoa gustoko izan baduzu, gehiago idaztera animatuko nau zure mezuak. Gustokoa izan ez baduzu, aurrerantzean hobeto egiten lagunduko didazu.

 
Aholkuak, gutunak, testuak, galderak...: donos6980@yahoo.es